Ekainaren 20an Añanako Gatz Haranera egingo dugu txangoa

Erabiltzailearen aurpegia Xalbadorpe Erretiratuen Elkartea 2018ko eka. 5a, 10:16
Interesatuek domekan, hilak 10, izango dute izena emateko aukera. Horrekin batera jakin podologoaren ekaineko kontsulta hilaren 21ean izango dela.

Elgetako Xalbadorpe erretiratuen elkartetik egun osoko txangoa antolatu dugu Añanako Gatz Haranera. Ekainaren 20an egingo dugu irteera Elgetatik 08:30ean abiatuta. Bisita egin aurretik Ur Museoa ikusiko dugu. Bazkaltzeko lekua ere hartu dugu.

Irteeran parte hartzeko interesatuek domekan, hilak 10, eman behar dute izena 11:00etatik 13:00etara Ozkarbi elkartean. Prezioa da 30 euro. Horrekin batera urteko kuotaren ordainketa egiteko eguna ipini dugu domekarako. Kuota da 10 euro.

Podologoa

Podologoaren ekaineko kontsulta, berriz, hilaren 21erako dago lotuta. Ezinbestekoa da aurrez txanda hartzea. 943 76 80 77 (Nati)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak