Elgetako Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta irteera egingo dugu hilaren 20an Arabara. Artziniega herria ikusiko dugu goizean baita bertako museo etnografikoa ere. Bazkaria Amurrioko Ruperto jatetxean izango da eta ondoren Urduñan egingo dugu arratsalde pasa.
Autobusez egingo dugu joan-etorria eta 08:30ean abiatuko gara Elgetako herriko plazatik. Joan nahi dutenek zapatuan, irailak 9, eman behar dute izena Ozkarbi elkartean, 11:00etatik 12:00etara. Prezioa da 30 euro pertsonako.