Elgetako Xalbadorpe Erretiratuen Elkarteak antolatuta maiatzaren 4an irteera bat egingo da. Irteera 09:00etan izango da. Ordiziako azoka ikusi eta gero Donostiara joango gara. Han hiria norbere erara ikusteko bi ordu izango ditugu, eta ondoren Aginagako sagardotegian bazkalduko dugu.