Lehen urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Agirre 2011ko urt. 25a, 01:00

Urtarrila zen. Hilak 30 egin zituen. Etxaguengo elkartean geunden bazkal ondorengo tertulia lasaian.

Kanpoan, hotz. Elur-ura ari zuen. Baten telefonoak jo zuen eta hala jakin genuen errepidean lur-jausia gertatu zela. Orduan hasi ginen asmakizunetan, noiz arte egongo ote zen bidea itxita…  Noiz arte?

Urtebete honetan egin dira kontzentrazioak, egin dira Udalean batzarrak, zabaldu dira pankartak, bertsoak kantatu dira, tartean eztabaidak ere bai… Gasteizen Aldundiaren egoitzaren aurreko kontzentrazioan batek egin zuen oihu: "Agirre, zer berri?". Rosa Mondragonek deskribatu zuen  bezala, porrak sortu zuen saltsa ugari. Galderak eta galderak, baina, hori bai, erantzunik gabekoak… Noiz arte?

Egunero-egunero bide horretan ibili denak, akaso, eskertuko du paisaia ederrak ikusteko aukera (Untzillatik ikus daitezkeen Aloña, Aralar…). Alde onak topatu beharra dago edonola. Baina kontuz! Martxa honetan baliteke astoa makilapean bezala ohitzea horrela ibiltzera.

Herriko Udaleko Barriketan aldizkarian lehenengo gai, arazo edo problema moduan agertu zen errepidearen auzia. Noski, trenarenarekin lotua; nondik etorri da, bada, okerra?

Otsaila gainean dugun honetan, galdetzen jarraitzen dugu: noiz arte? Ni behintzat ez naiz joango inaugurazio egunean eskerrak ematera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak