Erregerik ez

Erabiltzailearen aurpegia Valen Moñux Uribesalgo 2026ko apirilaren 29a

Ameriketako Estatu Batuak ondo ezagutzen dituen lagun batek esaten zidan herritarrek estatu bakoitzeko gobernadoreari botoa ematen diotela beren eguneroko bizitzan pentsatuz, eta presidentzialetan, berriz, "munduko gobernadorea" aukeratzen dutela.

Sinplifikazio bat da, baina egiazkoa, zati baten. Ez da ahaztu behar AEBetako Kanpo Arazoetako ministro karguari, besterik gabe, Estatu kontseilari esaten zaiola.

AEBetako presidentea mundua kolapsora eramaten ari den testuinguru batean, gogorarazi ohi dut hauteskundeetan aldea oso txikia izan zela: 77 milioi eta 75 milioi, eta, urtebeteko gobernu tamalgarriaren ondoren, herritarren babesa gero eta txikiagoa da.

Hala ere, hautesleen zati batek onartu dio autokrata kolpista, arrazista, pedofiloa izatea eta aliatu nagusitzat genozida aitortu baten laguna izatea. Baina ez diote barkatuko gasolina garestitzea, kontsumitzaile amerikarrarentzat litroko 0,60 euro izatetik 1 euro izatera igaro baita. Hori dela eta, argi dago herritarrek kalean duten erreakzioa, eta, bereziki inspiragarria iruditzen zait goiburu bat, beti ekonomikoa den ingelesezko hizkuntzan, bi silabatara mugatzen dena: "No Kings".

Guk ere oso ozen esan beharko dugu: "Erregerik ez". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak