Novedadeseko nobedadeak

Erabiltzailearen aurpegia Valen Moñux Uribesalgo 2025ko ira. 23a, 00:00

Bergarako hirigune historikoko kaleak hankaz gora daude azkenaldian.

Azpiegitura eta zoladura berritzen ari dira Barrenkalean. Asko gustatzen zaizkit zoladurak akabatzeko ezarri diren irizpideak: kareharrizko lauzak ertzetan eta adokinak erdialdean, zintarririk gabe. Obra guztiz beharrezkoa zen duela hamarkada batzuk, eta, horregatik, are gehiago gozatuko dugu emaitzarekin.

Bidekurutzetako hainbat eraikin ere eraisten ari dira. Horietako batean Novedades zinema zegoen. Horrekin ez da arrastorik geratzen umetatik ezagutu genituen zinema eta antzokiei dagokienez: Cinema Bergara, Irala zinea, Mariaren Lagundia... Eskerrak Seminarioko  zinema zaharrak jarraipena izan duen Seminarixoan.

Oso gutxi aipatu da Bidekurutzetan eraitsi den eremuan Elhuyar anaiek wolframa aurkitu zuten laborategia zegoela. Jatorrizko eraikinaren harrizko fatxadaren zati bereizgarri bat, nonbait, kontserbatzen da. Oso interesgarria litzateke eraikiko den eraikin berriak elementu historiko hori integratzea. Ea Udalak berriz ekiten dion duela urte batzuk erabili zen ideia horri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak