Saturnalia

Saturnalia, Saturnoren omenezko jaia, Erromatar Foroan ospatzen zen, abenduaren 17an, sakrifizioekin eta jai-oturuntza publikoarekin.

Etxeak landarez apaindu eta kandelak pizten ziren, argiaren etorrera berria ospatzeko. Erromatarrek, adiskideek eta senitartekoek opariak egiten zizkioten elkarri, Sol Invictus-en jaiotzagatik, abenduaren 25ean, neguko solstizioarekin batera. Saturnalak landa-lanak amaitzeko jaiak ziren, neguko ereintza amaitu ondoren, urtaroen erritmoak nekazari-familia osoari eguneroko ahaleginetik atseden hartzeko denbora uzten zionean.

Eguberrietako jaiak, egun ospatzen diren bezala, erromatar tradizio paganoaren espirituarekin lotu daitezke, Jesus solstizio egunean komenientziara jaioaraziz kristautasunak sortu zuen ospakizunarekin baino gehiago.

Deigarriagoa egiten zait nola zaintzen den jaietako dekorazioa. Kontxan droneen bideo bat ikusi nuenean Olentzeroren irudia osatzen, txantxa zela pentsatu nuen; Bilbon pinu erraldoi bat ikusi nuen, eta kono itxurako LED pantaila bat zen; Bergaran eta Antzuolan inoiz baino hobeto zainduta ikusi dut argiztapena; eta balkoietan gero eta dekorazio gehiago ikusten da.

Erromatar tradizioak, Kristo aurretik bi mende lehenago hasitakoak, indarrean dirau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak