Foro publikoetan –edo pribatuetan– iritzia ematen dugunean, denok iritzi handi eta zorrotzak ditugu partaidetza-kultura, aisialdi sortzailea eta gure arbasoen antzinako hizkuntzaren defentsaren balioa sustatzeko eta bultzatzeko moduari buruz, eta, betiere, erantzukizun handiena eta eztabaidaezina Administrazioari leporatzen diogu: Udala, Jaurlaritza, Aldundia… Tokatzen dena.
Baina maila altuko artisten lana gozatzeko sarrera erostea bezain erraza den aukera dagoenean, zer ikusten dugu? Tele5 –gaztelaniaz oso errima desatsegina du, bere edukiaren parekoa–.