Olaso Dorreko musikariak

Telesforo Monzonen (1904-1981) heriotzaren 40. urteurrenean, bere konpositore lana gogoratu da. Seminarixoan Peio Ospital ikusi genuen, Pantxoa Carrererekin abesten zuenean bezain sasoiko. Baina Telesforo ez da musikarekin lotutako olasotar bakarra. Bere aita, Bizente Monzon Lardizabal (1860-1913), azken hamarkadetan Bandaren lan finkoa izan den Monzonen minuetoa izeneko lanaren egilea da.

Bere aitona, Telesforo Monzon Olaso (1826-1889), figura publiko handia izan zen eta Iparragirreren Gernikako arbola-ren lehen orkestra-interpretazioa zor diogu, berak antolatu baitzuen hura, 1853an, Madrilen, Zuzenbide Zibil eta Kanonikoko doktoregoa jasotzeko ekitaldian.

Olaso Dorreak XVIII. mendeko ilustratuekin duen harremana ere ezaguna da. Zalduntxoak eraikin horretan biltzen ziren Azkoititik Bergarara aldatu zirenean. Joseph Olaso –Telesfororen sei belaunaldi atzetik– Euskal Herriko Lagunen Elkarteko idazkaria izan zen, eta 1764an, Xabier Munibe Peñafloridako kondearen El borracho burlado operaren estreinaldian, zapatariaren papera egin zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak