Palmerakletan parte hartu duzuenoi eskerrak

Erabiltzailearen aurpegia Unai Ziarsolo 2014ko urt. 24a, 00:00

Joan zen asteburuan Palmerakuak mendi bizikleta zale kolektiboak...

... antolatutako ekintzetan parte hartu zenuten guztioi gure esker ona adierazi nahi genizueke. 

Egubakoitzeko Etiopiako bideo emanaldian 80 lagunetik gora izan ginen, zapatuan plazan izandako erakusketa hainbat jendek ikusi zuen eta domekako mendi bizikleta irteeran 55 lagun izan ginen, Bergarako eta kanpoko mendi bizikleta zaleok lokatz artean disfrutatuz. 

Guztiei gure esker ona. 

Bereziki, Markel Uriarteri   zapatuan egin zuen erakustaldi bikainagatik, Alberto Bolañosi bere bizikleta bilduma herritarroi gerturatzeagatik, Irazabalbeitia Garraioei logistikagatik, Agorrosingo futbol zelaiko tabernakoei domekan eman ziguten hamarretako bikainagatik, Juan Arbeloa eta Dabid nafarrei beraien bizipen afrikarrak gurekin elkarbanatzeagatik, M. Altuna Institutuari aretoa uzteagatik eta, oro har, Palmerakleta arrakastatsua izaten lagundu duzuen guztiei.

Bukatzeko, mendi bizikleta hartu eta gure bazterrak ezagutzera etorri nahi duzuen guztiei gogoratu Ibargaraiko Palmeratik irteten garela domekero 09:00etan. 

Gonbidatuta zaudete.

----------

Unai Ziarsolo

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak