Ispilu deseroso bat

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Uribeetxebarria Madinabeitia 2026ko ekainaren 29a

Bilbon egindako protestak agerian utzi du arazoa ez dela azterketa bat, baizik eta ispilu deseroso bat: unibertsitatera sartzeko probetan euskarazko arloan 0 emaitzak pilatzea ez da kasualitatea. 

Ingelesari gutxieneko maila altua eskatzea guztiz normalizatuta dago, etorkizunerako giltza delakoan; euskararekin, ordea, exijentzia bera gehiegizkotzat jotzen da, Euskal Herrian bizi, ikasi edota lan egin arren. 

Zero baten aurrean, berehala eraikitzen da injustiziaren narrazioa, errua sistemaren edo azterketaren gain utzita. Joera horrek dakarren ondorioa garbia da: autokritikarako espazioa ia erabat desagertzen da. Gutxitan agertzen da norberaren gaitasun linguistikoa zintzotasunez aztertzeko prestutasuna. Protestan eskubideak aldarrikatzen dira –zilegi den bezala–, baina ia ez da betebeharrez hitz egiten: komunitate baten hizkuntza ondo ulertu eta erabiltzea ez al da gutxieneko konpromisoa? Ageri da euskara sarri tresna huts gisa ulertzen dela, eta, horrela ulertuta, porrota ez da ezustekoa, ondorio logikoa baizik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak