Atzo, maiatzaren 16an, Urgain Eguna 2026 ospatu genuen, eta egun zoragarria izan zen!
Goizeko lehen ordutik auzolanean hasita, orientazio froga, kalejira musikatu, pregoia eta dantzak, bazkari ederra, haur jolasak, bingoa, antzerkia, zozketak eta arratsaldeko erromeriaz gozatzeko aukera izan genuen. Egun osoan zehar giro bikaina, irribarreak eta auzolanaren indarra izan ziren protagonista.
Eskerrik beroenak parte hartu zenuten guztioi: ikasleei, irakasleei, familiei eta herritarrei. Zuen parte-hartze eta ilusiorik gabe ezinezkoa izango zen horrelako egun berezi bat antolatzea. Eta, bereziki, Urgaineko bi Guraso Elkarteei eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu. Hilabeteetan zehar egindako lanari, dedikazioari eta konpromisoari esker, dena bikain atera zen. Zuen ahalegina eta inplikazioa funtsezkoak izan dira Urgain Eguna posible egiteko. Mila esker bihotzez! Guztiona guztion artean!