Goizean goiz, auzolanean muntaian zenbiltzan bitartean, Irakaslearen bila jolasarekin hasi ginen. Ondoren, herrian zehar musika eta kolorea zabalduta, 13:15ean plazan dantzatu ostean, bazkaltzeko ordua iritsi zen: 502 pertsona batu ginen.
Bazkalostean, berriz, gazta enkantea eta jolas ezberdinak izan ziren, eta baita txorimaloak zein dantzarako tartea ere, Naizena erromeria taldearekin eta dj-arekin, ondoren.
Umeek zein helduek primeran pasatu zuten, eta irribarreak izan ziren eguna laburbiltzeko hitz onenak.