Dozenaka neska-mutikok hartu dute parte Urgainen 'Eskolara oinez' ekimenean

Erabiltzailearen aurpegia Urgain 2022ko eka. 10a, 12:39
Ekimenean parte hartu dutenak, Urgain eskola aurrean.

Autoa albo batera utzi eta eskolarako bidea oinez eta elkarrekin egiteko ekimena gauzatu dute Urgain eskolan aste osoan zehar.

Askok egunero egiten dute, eta beste batzuk batu zaizkie, Errekaldeko Guraso Elkartearen Eskolara oinez ekimenaren harira: iraunkortasunaren ikuspegitik dagoenik eta modu egokienean egin dute eskolarako bidea.

Herriko hainbat puntutan inguruan bizi diren ikasle eta familiak bildu, eta elkarrekin egin dute Errekaldera arteko tartea, aste osoan. Ekimenaren bitartez, beste balio batzuk ere landu nahi izan dituzte Guraso Elkartekoek: adin desberdinetakoen arteko harremanak, herri kohesioa...

Antolatzaileak gustura geratu dira ekimenak izan duen erantzunarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak