Aniztasunaren gaia abiapuntu hartuta, liburuen irakurketa egingo da gela guztietan. Guraso, ikasle eta irakasleek ipuinak kontatuko dituzte zenbait hizkuntzatan eta gaiari buruzko hausnarketan ere arituko dira.
Gainera, hainbat lan egingo dira: orri markatzaileak, kaligrama, eskulanak…
Gurasoak ere irakurketan murgiltzera gonbidatzen eta animatzen zaituztegu. Horretarako eskolako sarreran dagoen liburutegitik liburuak hartu eta zuenak ere utzi ditzakezue bertan, nahi izanez gero.
Ipuin, abentura, fantasia munduan murgiltzeko aukera paregabea da, irudimenaz gozatzeko.