TREN IBILTARIA, MAIATZAK 8tik 19ra

Erabiltzailearen aurpegia Urgain 2017ko mai. 5a, 16:02

Eskolak “Eskola Agenda 21” proiektuan parte hartzen du eta bertan jorratu den gaietariko bat mugikortasuna izan da. Guk, gure aldetik, eta gai honekin lotuta, Urgain Tren Ibiltaria diseinatu dugu. Horrez gain, udalak abian jarri duen BAGABILTZ proiektuarekin ere bete-betean bat egiten du. Hau da, eskolara oinez edo beste modu jasangarri batez joatea.

 

 

“Tren ibiltaria” izenarekin maiatzaren 8 tik 19 ra, eskolako neska-mutilentzat eta hauen gurasoentzat antolatu dugun ekintza izango da. Bertan helburu hauek izango ditugu:

v Tren Ibiltaria “Eskola Agenda 21” proiektuan txertatzea, ikasitako teoriari praktikotasuna eskainiz.

v  Kotxeen eta garraio publikoen erabilera murriztea, ahal den heinean.

v  Umeak lagunekin oinez eskolara joatea beraien arteko sozializazioa bultzatzeko.

v  Umeek ez ezik, gurasoek ere, eskolarako bidean beraien arteko harremanak sendotzea.

v  Ikas komunitate osoko lan-talde aktibo bat izatea eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan parte hartzea. Gure artean ere, hau da, irakasle, ikasle, guraso, hezitzaile, jangelako langile etabarren  harremanak bultzatzea.

v  Kirola edo ariketa fisikoa praktikatzea geroz eta   globalizatuagoa  den gure gizarte honetan.

v  Lehengo ohiturak berreskuratu jarduera onak bultzatuz: goizean goiz ariketa fisikoa edo kirolarekin hastea, gure umeak osasuntsu haz daitezen.

  

Auzo edo kale  bakoitzean “makinista” bat izendatzen da; toki horretako guraso bolondres bat, hain zuzen ere. Koloredun peto bat eramango du soinean eta berak gidatuko du “bagoia” eskolarako bidaian.

“Bagoi” honetan kale honetako ume zein gurasoak elkartuko dira ordu jakin batean eta eskolarako bidaiari ekingo diote.

Kale ezberdinetan prozesu berdina errepikatzen da eta ordu ezberdinetan hainbat bagoi  ateratzen direnez, eskolarako bidean hauek elkartuz joango dira.

Azkenean, eskolara tren ibiltari luze bat iristen da eta bagoi bakoitzeko bidaiariak bere ticketa jasoko du eta makinistak zulatu egingo dio.

 

Hamar egunez funtzionatzen du Tren Ibiltariak eta hamar ticketak lortu dituzten umeek sari txiki bat lortzen dute.

 

Hainbat ibilbide izango ditu tren ibiltariak. Jarraian dituzue irteera lekuak eta orduak:

 

San Lorentzo (Tuneleko Sarrera): 8:40

Kasablanka: 8:25 --> Aker: 8:45

Bidebarrieta (Dia): 8:40 --> Kultur Etxea: 8:50

San Martingo Zubia: 8:40 --> Kultur Etxea: 8:50

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak