Urtarrilaren bigarren astean 6. mailako ikasleak Lekarozera joan ginen aste bete pasatzera, bertan irakasle ingelesekin eta ikasle donostiarrekin egon ginen. Giza gorputzari eta eguzki sistemari buruz gauza berri asko ikasi genituen, gure zentzumenak erabiliz esperimentuak egin genituen, erreziklapena gaiarekin eta musika kaxarekin asko dibertitu ginen.
Egunean zortzi orduz ingelesez aritzen ginen irakasleekin eta taldeko lagunekin. Guztiz murgildu ginen eta asko hobeto dugu!
Lagun berri asko egin genituen. Azken egunean diskoteka izan genuen eta parte hartzeagatik diplomak jaso genituen.