Otsailaren 5ean, arratsaldez, inauteriak ospatuko ditugu Errekalde Herri Eskolan.
Jaialdia arratsaldeko 15:00etan hasiko da eskolako jolastokian.
Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegiko kantxa berdean egingo dugu.
Aurtengo gaia EUSKAL MITOLOGIA izango da. Bertan, euskal mitologiako pertsonai ezberdinak ikusi ahal izango dituzue; tartalo, lamia, sorginak...
Animatu eta etorri gurekin batera ondo pasatzea.