Apirilaren 20tik 24ra bitartean Errekalde Herri Eskolan liburuaren astea ospatuko dugu. Honen helburua irakurzaletasuna bultzatzea izango da.
Gure ikasleek ipuinak kontatu eta antzeztuko dituzte. Horretaz aparte, aste osoan zehar hainbat gurasok parte hartuko dute hizkuntza desberdinetan ipuinak geletan kontatuz.
Gurasoak ere irakurketan murgiltzera gonbidatu eta animatu nahi ditugu. Horretarako, ekintza batzuk eskaini nahi dizkiegu familien parte hartze aktiboa bultzatzeko asmoz, liburu trukaketarekin jarraitzen dugu.
Ipuin, abentura, fantasia munduan murgiltzeko aukera paregabea izango dugu. Irudimenaz gozatzeko. Ondo pasa denoi!!
Irudimenaz gozatzeko aukera paregabea !!!.
Ondo pasa !!!