Dar-dar

Erabiltzailearen aurpegia Unai Etxenausia 2026ko ekainaren 24a

Beldurra eta egoa baztertzea.

Naizenarekin konektatzea. Hiperkonektibitateak deskonektatzen gaituen garaiotako kondena isil baina, aldi berean, zaratatsu honetatik ihes egin nahian nabil. Burutapen gehiegi ditut, bai; baina horiek gauzatzeko indarrik eta denborarik ez. Ni ere, inorekin parekatu nahi gabe eta nire neurrian, adiktu naizelako.

Askatzen naiz noiz edo noiz, kanpokoek berriz dar-dar egiten dutenera arte edo gaindosia iristen zaidanera arte, behintzat. Estimuluen esklabo naiz. Ez ditut nahi, baina nahi ditut. Kontzienteki naiz haien esklabo; beraz, adiktu. Gelako sabaiari begira egotearekin amesten dut, garai batean hain erraz ateratzen zitzaidan horrekin. Naizenetik izan nahi dudanera, harreman osasuntsuagoa eraikitzen saiatzen ari naiz.

Egoten ikasi nahi dut; besterik gabe, egoten. Ea, gutxinaka, deskonektatzen naizen. Ea nolanahiko estimuluen mendeko izateari uzten diodan. Nik izan nahi dut kontrola, ez kanpoko dar-dar anitzek. Edo nik ez badut, izan dezala, behintzat, motibo on batek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak