Etengabe mugitzen, nahasten eta berritzen diren ideia biziak dira. Espainiako faxismoak, ordea, bere lelo zaharrak berpiztu ditu: bertakoa vs. kanpokoa, zibilizazioa vs. mehatxua... Ironikoa, ezta? Ez dirudi, baina, xenofobiaren bandera astintzen duten askok eskandinaviar genealogia daukatenik. Iberiar penintsulako historia errepasatzea nahikoa da jakiteko bota nahi dituzten moroekin antz gehiago dutela norvegiar batekin baino; defendatzen duten arraza garbi horren ideiak kontuan hartuta, behintzat. Baina mitoek ez dute koherentziarik behar: beldurra aski zaie.
Mito horiek gure etxean ere zabaldu dira. Hortaz, berandu baino lehen, hausnartu: guri ere norbaitek ireki zizkigun ateak behin, gehien behar genuenean, eta gurekin eraman genituen tradizioak, abizenak, izenak... Orain, beste batzuk etorri dira gurera: Sara eta Zahara klasekideak dira, Ahmed eta Aimar lankideak, Ane eta Nadir bikote... Hori da Euskal Herriaren benetako garaipena: etxe honetara iristen direnei eskaintzen dizkiegun duintasuna, aukerak eta etorkizun partekatua.