Kanta bat zara

Erabiltzailearen aurpegia Unai Etxenausia

Badu zerbait musikak, edonor babesteko gai den zerbait.

Akuilu da. Oroitzapenetara garamatza, bihotzean sartzen da. Oroitzen naiz, haurra nintzela, gurasoek Laboaren eta Manu Chaoren abestiak jartzen zituztenean. Edo como cada 9 de noviembre, aitaren urtebetetze-egunean, Manzanitaren Un ramito de violetas entzuten genuenean. Musikak eroan egiten zaitu, oroitzapenetara garraiatu; memoriak soinu-banda propioa daukalako.

Lagun bakoitza ere bada abesti bat. Guztiak bakarrak; denak bereziak. Ez daukat "abestirik gustukoena", ezta lagun onenik ere: bakoitza melodia ezberdin bat da, eta guztiek laguntzen naute, bai une tristeetan, bai alaietan. Kanta onenek bezalaxe.

Musika ez da soilik doinu edo hitzen bilduma. Bizipen bat da, lotura bat; babesten zaituena. Batzuetan, isilik gaudenean ere entzuten den boza. Lagunen artean partekatutako abesti bat, autobusean entzundako melodia bat, edo bihotza uzkurtzen digun sinfonia.

Moldakorra da. Alaia, tristea, jolaskorra, aspergarria: bizitza bera bezalakoa. Uneen lekuko eta sentimenduen ispilu. Bizitzaren playlist-a ez da zoriz hautatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak