Argia hautu

Erabiltzailearen aurpegia Unai Etxenausia 2024ko irailaren 22a

Gaiztakeria abstraktua izan daiteke, baina egunero ikusten dugu eta egunero sentitzen dugu geure baitan.

Sufritzen dutenen begirada hutsetan eta batzuek damurik gabe hartzen dituzten erabaki krudeletan. Ikusten dugu nola gutiziak komunitateak suntsitzen dituen, nola axolagabekeriak gizatasuna kentzen duen, nola gorrotoa izurrite bat bezala hedatzen den. Batzuetan badirudi gaiztakeria dela araua, eta gaitza indar geldiezina den sentsazioak itotzen gaitu, iluntasunak gizakiaren txoko bakoitza konkistatu duen sentsazioak. Erraza da gizadiarekiko fedea galtzea, munduko txoko gehienetan oinazea araua dela dirudienean, eta ez salbuespena.

Iluntasun horren erdian, baina, ontasunak indarrez distiratzen duen argia izaten jarraitzen du. Ezin dugu ukatu gaizkiaren existentzia, baina ezin dugu ahaztu badaudela ororen ongiaren alde egitea hautatzen dutenak.

Gure baitan iluntasuna daukagu, baina baita argia ere. Norberaren esku dago zer indartu; ez baikaituzte gure sentimendu edo pentsamenduek definitzen, gure ekintzek baizik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak