Turistifikazioa

Erabiltzailearen aurpegia Unai Etxenausia 2024ko otsailaren 11

Azken hamarkadetan, turistifikazioak hiri paisaiak eta auzoak eraldatu ditu: etxebizitzaren prezioaren garestitzea, alokairuena, saltoki txikien galera...

Venezia izan da turistifikazioak gehien kolpatu duen lurraldeetako bat, eta kezkagarria da hiriaren demografiak izan duen garapena: jendez husten da, turistaz betetzen den bitartean. Kanalen hiria egoiliarrak galtzen ari da, auzo elkarteek kezkagarritzat jotzen duten erritmoan.

Lehen aldiz, hiriko erdigune historikoko populazioak ez ditu 50.000 biztanleak gainditzen. Hiriko masa turismorako joera berriak, egunero plaza, zubi eta kale estuak betetzen dituzten milaka bisitari hartzen dituenak, despopulazio prozesua azkartzen lagundu du azken urteotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak