Argi dago biztanleriaren nahitaezko beharrizanetatik etekina ateratzen jarraitzeko proposatzen dituztela proiektu berriztagarriak. Argi dago berdin zaiela ekosistema; berdin zaiela jendea.
Guk, baina, herritarrok, argi izan behar dugu zergatik eta nola egin behar diegun aurre. Gure mendietatik haratago begiratu behar dugu, eta arazoa modu integralean salatu eta borrokatu; sistema osoa baita aberia.
Kapitalismoaren munstroak eragindako txikizio ekologikoa muturren aurrean dugun arte, ez gara kontziente izan elikatzen ari direnak zer-nolako dimentsioa hartu duen. Askok, agian, orain ikusi dute lehenbizikoz haren modurik suntsitzaile eta gordinenean, haien erosotasuna arriskuan ikusi dutenean. Gure mendien atzean dagoen munduari begiratzeko lagundu behar digu honek. Gurera iritsi den trantsizio energetikoaren erasoa munstroaren trikimailuetako bat baino ez da. Milaka gehiago ditu, eta pairatzea tokatuko zaigu aurre egiten ez badiogu. Irabazten badugu, herriak erabakiko du parke eolikoa eraikitzea beharrezkoa den, zure herriko mendietan eraiki behar den ala beste nonbait, nola eraikiko den...
Munstroa hil behar da; akabo bestela.