Azkaiterren ibilbide musikalaren dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia Unai Azkarate 2015ko mar. 12a, 12:47

Azkaiter Peloxen hamaika urteak ordu erdian laburbildu ditugu, Markel Castelok eta biok. Bihar, jaioterrian, Laino Skate parkean, 19:30ean aurkeztuko dugu ikus-entzunezko hori. Lan horretan, kolaboratzaile eta lagunekin elkarrizketak, zuzenekoak eta hainbat biretako irudiak eta bideoklipak daude jasota. 

Julen Narbaitzak, Ibaiak berbena taldeko gitarra joleak, esateko, gitarra jotzen ikasteko beharrezkoak diren afinazio eta teknikak nola erakutsi zizkidan azaltzen du. Birei dagokionez ere askotariko bizipenak erakutsiko ditugu: Fly Shit taldekoekin Katalunian barrena, 2007an Mahaster Riverrekin Eskoziara egindako bidaia, 2010an Irlandan...

Herriko aurkezpena ere mimo handiz prestatu dugu: iluntzean dokumentala erakusteaz gainera, 22:30ean, askotariko lagun eta kolaboratzaileekin batera, kontzertua eta jam sesioa egingo dugu. Gonbidatuta zaudete!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak