Uda aprobetxatzea

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Montero 2026ko uztailaren 15a

Uda iristen denean, bat-batean dena egin nahi izaten dugu.

Urtean zehar egin ezin izan dugun guztia. Hondartzara joan, mendira igo, lagunak ikusi, kontzertuetara joan, irakurri, bidaiatu... Eta, noski, atseden hartu; baina atsedena ere, askotan, bete beharreko beste plan bat bihurtzen dugu. 

Agian, uda ez da dena egiteko aprobetxatzeko garaia. Edo, hobeto esanda, uda aprobetxatzea ez da gelditu barik ibili eta zaletasun agenda bat betetzeagatik estresatua bukatzea. Agian, tarteka, ezer ez egiteko garaia ere bada. Zeruari begira geratzekoa. Umeekin errekan jolastekoa. Bizilagunekin hitz egitekoa. Film bat ikustekoa. Paseatzekoa. Telefonoz deitzekoa. Erlojuari begiratu gabe hori dena egitekoa; denborari presarik gabe igarotzen uztekoa. 

Ez dugu mila ekintzarekin uda estutu behar azken tantaraino. Gauza gehiago egiteak ez du zertan izan gehiago bizitzea. Naturaren erritmoa hartu; haren sekretua pazientzia da, idatzi zuen Ralph Waldo Emersonek. 

Eta, agian, uda da hori gogoratzeko sasoirik onena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak