Errutinara itzultzea

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Montero 2025ko ira. 16a, 00:00

Iraila hilabete gogorra izan ohi da.

Izan ere, beren lana gustuko duten zorioneko horietakoa izan arren, ezin dugu ukatu oporretan oso ondo bizitzen dela. Eta gauza batzuk berriz egiten hastea ez da erraza: iratzargailua jartzea, ordutegiak egokitzea, pertsona batzuk gutxiago ikustea, gustatzen zaiguna gutxiago egitea... Oporrak amaitutakoan, nork ez du egutegian begiratu hurrengo jaieguna noiz izango den? 

A, baina Oñatin zortea daukagu, badakigulako hilabete zail hau bukatu baino lehen jaietan egongo garela –eta, agian, Arantzazun arnasa hartuko dugu–. Beraz, loteria zergatik ez zaigun tokatu edo jubilatzeko zenbat denbora geratzen zaigun pentsatzeari uzten diogu, zein taldek joko duten, mezetara joateko zer jantziko dugun edo Herri Eguneko bazkarian pentsatzeko. Eta aurten ere obrak amaituta egongo diren. 

Animo denoi errutinara itzultzearekin; ni, orain, tartetxo bat daukadanean, gaur argitaratzen den jaietako egitaraua ikustera noa, obrak nola doazen begiratzera eta... loteria botatzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak