Joxean Artzeren hitzak gogora etortzen zaizkit, Euskaraldia ia hemen daukagula. Aurten, maiatzaren 15etik 25era izango da eta martxoaren 15etik izena eman dezakegu 16 urtetik gorakoek. Betiko moduan, ahobizi eta belarriprest artean aukera dezakegu, baina oraingo honetan berritasun bat dago: Euskaraldia Hika, non oñatiarrok ere parte har dezakegun.
Bereziki baliagarria iruditzen zait belarriprest txapa janztea; izan ere, nahiz eta lehenengo hitza euskaraz esan, beste pertsonak gazteleraz erantzunez gero, gaztelerara aldatzen dugu. Baina, belarriprest txapa ikustean, euskaraz berba egiten jarraituko dugu. Ezin dugu ahaztu ere errespetuarekin jokatu behar dugula; garrantzitsuena lotsa galtzea eta euskaraz mintzatzea da, hizkuntza bat mintzatzen ikasten eta mantentzen delako!
Artzeren hitzekin hasi eta Oskorri taldearen beste batzuekin bukatuko dut: "Euskara da euskaldun egiten gaituena".