Jaiak eta musika

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Montero 2024ko urr. 12a, 00:00

Jaiak bukatu berri dira eta herriak bere ohiko erritmoa berreskuratu du.

Beti sentitzen dut uda aurreko normaltasunera ez garela itzultzen orain arte. 

Lana dela eta, ezin izan ditut jaiak nahi bezala bizi, baina aprobetxatu dut ahal izan dudan guztia, eta egiaztatu dut, beti bezala, mota desberdinetako jarduerak daudela, gustu ezberdinetarako eta adin guztietarako. Bereziki atsegin ditut haurrak, gazteak zein helduak aldi berean gozatzen ikusten ditudanak; esate baterako: danborrada, animaliak ikusi Herri Egunean, piroteknia, kontzerturen bat...

Eta, musikaz ari garela, maite dut gure gazteak nire gaztaroko musikaz gozatzen ikustea. Musika euskalduna, hain zuzen ere. Modak eta globalizazioa badira ere, gure kulturako hainbeste abesti eta artista entzuten eta abesten jarraitzen dute: kontzertuetan –Esne Beltzarena aurten, adibidez–, bertsioak txosnetan, kalean mugikorretan... Aitortzen dut bi sentimendu indartsu eragiten dizkidatela: inbidia –gaztetasuna; zein itzuliko zen...– eta harrotasuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak