Amaren Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Montero 2024ko mai. 4a, 00:00

Ama jostuna da.

Nik praken zuloak josten ditut; baina hobe amak ikusten ez badu. Beno, esaten nuenez, ama jostuna da. Eta sukaldaria, garbitzailea, kontularia, hezitzailea, haur eta zaharren zaintzailea, hogeita lau orduko begiralea, animatzailea... eta ziur zerbait ahazten zaidala. 

Igandean Amaren Eguna izango da. Ama guztien eguna. Loreak, koloniak... oso ondo daude, baina zer da ama batek gehien desiratzen duena? Bereak zoriontsuak izatea, jakina; eta baldin bagara, haiei esker da, neurri handi batean. Beraz, amentzat oparirik hoberena aurkitu dut, nahiz eta behar eta eskatzen ez duten zerbait izan: errekonozimendua. Pentsa dezagun amak zer egin duen gugatik, bere eragina gure bizi-ibilbidean eta gaur garenean, igandean berari esateko. Ahal bada, besarkatzen dugun bitartean. Seguru beste ezer baino gehiago gustatuko zaiola. Bihur dezagun egun komertziala egun emozionala. Eta nik, behintzat, ez dut berriz entzun beharko: "Zertarako gastatzen duzu dirua erabiliko ez dudan zerbaitetan?".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak