Herriko liburu-dendetan erosi

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Montero 2022ko maiatzaren 20a

Gero eta ohitura gehiago daukagu edozein gauza Interneten bidez erosteko, liburuak barne. Erosoagoa da, aukera ugari dago eta produktu bera merkeagoa aurkitu dezakegula pentsatzen dugulako egiten ditugu erosketak online. Azken honetan, aldiz, ezin dira liburuak sartu.

Liburuen prezioa editoreak erabakitzen du eta, gutxi ezagutzen bada ere, prezio horren gorabeherak arautzen dituen lege bat dago. Lege horren arabera, ezin dira %5etik gorako deskontuak egin –%10era iritsi daitezke oso egun berezietan; adibidez, Liburuaren Egunean–. Hori dela eta, gehienez hemeretzi eurotan aurki dezakegu 20 euro balio duen liburu bat. Euro bat aurreztuko dugu, asko jota!

Hori jakinda, ez du ematen hainbeste merezi duela liburuak Interneten erostea, ezta? Gainera, liburu-saltzaileen ezagutzak eta aholkuak ezin dira alderatu web orri batekoekin. Beraz, liburu bat erosi behar duzuen hurrengoan, ez zalantzarik izan eta liburu-dendara joan!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak