HAPOk Oñati nolakoa izango den erakusten du. Hainbat herritar, Kontzejupetik aldizkarian Berezao auzoan eta Autlan –lehen Cegasa– dauden lekuetan etxebizitzak eraikiko direla ikusi ondoren, kezka handiz eta galdera askorekin gerturatu ziren. Erantzunik gabe atera ziren batzarretik. HAPO egokia den ala ez alde batera utzita, ez dut uste hori gauzak egiteko modua denik; ez, behintzat, herritarrez kezkatzen diren agintarien aldetik. Gutxieneko enpatiarekin aurreikusi behar zen berri horrek Autlan-eko langileen eta Berezaon lantokiak eta etxebizitzak dauzkatenen artean eragingo zuen ziurgabetasun, eta kezka, egoera. Gainera, kontuan hartzekoa da Berezaon autonomoak badirela, eta jada oso egoera zaila dakartzate pandemiaren ondorioz.
Berriz diot: ez naiz HAPO baloratzen ari; salatzen ari naiz Udalak, kontu eta xehetasun faltagatik, herritar batzuen artean sortu duen larritasuna.