Herrian bertan asteroko eskaintza zabala eta adin desberdinetarako da. Zinea, antzerkia eta kontzertuak, besteak beste, eta guztia segurtasun neurriak hartuta: tenperatura kontrola, edukiera mugatua, garbitasuna eta maskarak. Bakarrik edo lagunen artean disfrutatzeko. Euskaltzaindiaren Kultura hitzaren lehen definizioa da: Gogo ahalmenak lantzea; gogo ahalmenen garapena dakarten ezagutza eskuratuen multzoa. Utz ditzagun beldurrak kanpoan eta lan ditzagun gogoa eta emozioak zineko gelak, antzerkiak eta beste aretoak betetzen –erdia ez bada ere–, kultura segurua eta osasuntsua delako!