Liburu hauek begietatik sartzen dira lehendabizi: Patriciaren irudi koloredun eta biziak azaletik ikus ditzakegu. Eszena batzuk irudikatuta aurkituko ditugu, baita xehetasunak orri guztietan ere. Julioren testua irakurtzeko erraza da; adiskidetasuna, fantasia, magia eta abenturaz beteta.
Hau da aukera paregabea umeak entretenitzeko, irakurtzeko gogoa pizteko –edo mantentzeko, jadanik baldin badaukate–, irudimena garatzeko eta hamaika bidaia eta istorio bizitzeko. Eta hori dena… lekutik mugitu barik!