Behin irakurtzen ikasten dutela, haien zaletasuna zehazten joango da; zorionez, gaur egun umeentzako liburuen eskaintza oso zabala da, generoan zein motan: narratiba, irudikatuak, komikiak, misteriozkoak, fantasiazkoak, autoestimua lantzekoak, umorezkoak…
Nolanahi ere, funtsezkoa da irakurzaletasuna modu atseginean eta ume bakoitzari egokituta sustatzea. Inoiz ez da irakurtzera derrigortzen saiatu behar, zeren Jorge Luis Borgesek esan zuen legez: "Irakurri aditzak, maitatu aditzak eta amets egin aditzak bezala, ez du agintera modua jasaten".