Ama: "Ummmmm, bai, noski". Dendaria: "Aiba, ze polita aukeratu duzun, zeini oparitu behar diozu ba?". Umea isilik. Ama: "Berarendako da". Dendaria: "Aaaa...". Eta irribarretxoa. Umea, asmatuko zenuten, mutikoa. Ama bera ere tentatuta umea beste zerbait erosteko konbentziarazteko.
Badakizue, ondorengo ustezko katxondeoa umeari ebitatzearren. Baina mingainari eutsi, eta aurrera. Eta ondorengo katxondeoa? Bueno, ba uste baino txikiagoa. Irribarretxo batzuk besterik ez. Eta mutikoa pozik. Zalantza, beraz, helduarengan. Zergatik bi bider pentsatu behar hori?