Euskarazko ipuinen kalitatea

Erabiltzailearen aurpegia Ubane Madera 2015ko mar. 6a, 09:35

Hasieran haluzinatu egin nuen.

Denborarekin, geroago eta gutxiago. Gaur egun, apenas eragiten dit. Hala ere, lotsagarria dela uste izaten segitzen dut, eta jakina, zer pentsatua ematen dit umeendako euskarazko ipuin askok duten kalitateak (gaztelaniazkoen berririk ez daukat).

Batez ere, gramatika akatsak ikustea tokatu izan zait erosi ditudan hainbat ipuinetan. Itxura guztien arabera, itzulpen okerraren ondorio  dira. Ez zait inporta. Ustez, ipuinak dira umeek irakurzaletasunarekin duten lehen harremana; baita idatzizko zein ahozko hizkuntzarekin ere. Eta ipuinetan erabiltzen den euskara okerra bada… zela esplikatu gero euskara zaindu eta ondo erabili behar dela?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak