Guraso batzuk bai… guraso!

Erabiltzailearen aurpegia Ubane Madera 2014ko azaroaren 24a

Iluntzen dabil. Hozten. Termometrora begiratu eta… 7 graduraino jaitsi da.

"Hotz, ezta?". "Bai, etxera noa". "Ni ere bai, ez da giro kalean". Baina umeak ume. Eta haiek kalean nahi. Plazan halako hiruzpalau.

Eta plazako jarlekuetan emakume bakarra. Kiribilduta. Eskuak, aurpegia… txamarran ahalik eta gehien sartu nahian. Ume motxilaz inguratuta. Gurasoa. "Zer zabiltza, Rosa?". "Ba hemen, neska! Txikia ludotekan, oraintxe aterako da, baina gero nagusiaren zain egon behar dut, musika eskola du-eta, bien bitartean txikia kiroldegira eraman behar dut, eta gero haren zain egon… zortziak arte!".

Horrela egunero. Udazken, negu, uda… Urteak eta urteak… guraso delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak