Bejondeizuela, familia

Erabiltzailearen aurpegia Ubane Madera 2014ko ira. 29a, 12:05

Eskoriatzako ume transexualaren, Shailaren, istorioak biziki hunkitu nau asteon.

XXI. mendeko gizartean bizi arren, nire kasuan lehen aldia da halako esperientzia baten berri dudala. Eta bi puntu egin zaizkit, batez ere, deigarri.

Bata da jakiteak horren ume txikiak horren argi duela identitate sexuala. Eta bigarrena da bere familiak ze modu ausartean egin dion aurre umearen beharrari eta erantzuna eman.

Bada, horrekin lotuta etorri zaidan pentsamendua da zenbat ume-gazte-heldu halako izango diren edo izan diren, eta horietako zenbatek ez duten zorterik izan familiaren babesik izateko eta, ondorioz, indarrik-adorerik-aukerarik ez benetako nortasunarekin bizi ahal izateko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak