Hari esker lortzen nuen lasaitu ordainezin hura barik.
Orain bueltatu egin naiz. Ahaztuta nituen dakartzan onura guztiak. Poza. Arintasuna. Estres kentzea… eta, gainera, kolore politagoa eta gorpuzkera arinagoa. Hori guztia, ahalegintxo txiki baten truke. Ez niri bakarrik. Edozeini ematen dizkio horiek guztiak. Gainera, dirurik ere ez da ordaindu behar. Eta lekua eta ordua, norberak aukeratzen ditu, nahieran. Aukeran, probatu eta ikusi.
Badakizue zeren gainean nabilen berbetan, ezta? Bai ba. Euskal Herriko pailazo ezagun batzuek kantatzen duten moduan: Oe, oe, oe, oe kirola!