Erreka garbia eta biziagoa nahi dugulako

Erabiltzailearen aurpegia Unai Etxeberria 2014ko aza. 1a, 00:00

Bigarrenez antolatu dugu erreka garbitzeko auzolana.

Iaz moduan, aurten ere pertsona pila bat aritu gara lanean, 350etik gora. Sekulako auzolana! 

Goizean goiz elkartu ginen hiru gunetan: Labegaraietan, San Martin plazan eta Osintxun. Taldeak egin eta lanean hasi ginen, batzuk kamioiekin, beste batzuk piraguekin eta gehienok hankak uretan sartu eta eskuetan traste zahar eta zikinkeriak jasotzen. 17 tramutan barrena, 17 taldetan antolatuta, Epeletik Osintxuraino. 

Leku askotan iaz egindako lana igartzen zen arren, oraindik ere asko atera genuen. Dena den, sorpresa politak ere bizi izan genituen, gure errekan bizia ikusi baikenuen. 

Lerro hauekin eskerrak eman nahi dizkiegu ekimen honetan lagundu duten honako erakunde eta pertsona hauei: Txapa Irratia, DYA, Beti Busti elkartea, Debagoieneko Mankomunitatea, Hierros Naparra, Elur-lan, Miner Banaketak, Bergarako Udala, Oilagorra, Pertxa, San Migelpe eta Artatse elkarteak eta Elorregira bidean bidegorria konpontzen ari diren langileei. 

Eta, nola ez, ekimenean zuzenean parte hartu zenuten lagun guztiei! Eskerrik asko eta datorren urtera arte!

----------

Unai Etxeberria

(Erreka Garbiketarako Batzordea )

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak