Egoera hau denontzat berria da; izan ere, orain dela gutxira arte, inork ez zuen sinetsi ere egingo horrelakorik gerta zitzaigukeenik garai hauetan.
Horregatik, neurri zorrotzak eta aldi berean beharrezkoak hartu behar izan ditugu gaitz berri honi aurre egiteko.
Badakit gogorra izango dela, hasi besterik ez baikara egin, baina beharbeharrezkoa da guztiok gure aldetik jartzea, Osasun Sailaren aginduak bete ditzagun lehenbailehen egoerari buelta emateko.
Udal bezala gure lehen ardura egoera honetan ahulenak diren nagusiak dira. Jarraipen zuzena egiten ari gara eta horrela jarraituko dugu egoera honek dirauen artean.
Ukaezina da krisi honek ondorioak ekarriko dituela, eta lanean ari gara gure esku dagoen heinean laguntza neurriak hartzeko.
Azkenik, jakinarazi nahi dut edozein aldaketaren berri ahalik eta azkarren emango dugula.
Horrenbestez, zaindu zaitezte guztiok.