Bide berri horretan dagoen Olandixoko tuneleko mantentze-lanek erabat okertzen dute herritarren lasaitasuna eta segurtasuna aldiro.
Tunela 800 metrokoa da, lehen esan bezala, eta bi norabidetan errei bana dauka. Planifikatzen dituzten mantentze-lanak lanegunetan eta lanordu normaletan izaten dira. Errei bakoitza itxiz batera edo bestera.
Honek tuneletik igaro beharreko trafikoa herri barrutik pasatzea eragiten du. Trafiko astun ugari.
Oraingoan, norabide bakoitzerako bost egunerako daude planifikatuta. 09:00- 13:00 eta 15:00-21:00 tarteetan. Sekulako eragozpenak dakartza herrirako, industrialdeko enpresentzat eta garraiolarientzat.
Lan hauek egin bitartean, ez dago inongo seinalizaziorik jarrita herri barrutik igarotzeko. Udaltzain zein ertzainik ere ez da izaten.
Errepidearen ardura Foru Aldundiarena da, baina Arrasateko herrian eragiten du.
Bitartean, herritarrok, garraiolariek, enpresek, egoera hau jasan behar dugu aldiro.
Tunelaren hainbesteko maiztasuneko mantentze beharrak harridura eragiten du. Berauek egin behar badira, uste dut badirela beste modu batzuk egiteko.
----------
Unai Bergaretxe
Arrasate