Olandixoko tunelaren itxierak direla eta

Erabiltzailearen aurpegia Unai Bergaretxe 2014ko uzt. 7a, 00:00

Aurreko astean, astelehena, 23, mantentze-lanak zirela eta Olandixoko tunela itxita egon zen hainbat orduz (abisua emanda zegoen).

Baina egun hartan bakarrik ez, hurrengo egunetan ere tarteka norabide bat itxita egon zen sarritan. Nire galdera da, lan hauek ezin daitezke egin gauez? Eta tunela itxi barik ez dago egiterik? Edo norabide batean ixteko premia dagoenean, ezin da tunela bera bi norabideetarako erabili, kanpoan semaforoekin araututa alde bakoitzerako pasatzeko baimena arautuz?  (Tunelaren bi aldeetara horrela egiteko nahikoa leku dagoelakoan nago). 

Ikusten dudana da tunela bera ixten bada, kamioien garraioa, garraio astuna, herri barrutik bideratzen dugula. Hori, batetik; eta bestetik, txoferrak oso galduta aurkitzen direla tunela ixten denean. Ez dute jakiten nondik joan behar duten, edo ze aukera duten.

Azkenik, Udala plaza eta Bolintxo arteko errepidea peatonalizatzeko dauden asmoak direla eta… komenigarria litzateke tunelaren lanak egin behar direnerako beste era bat pentsatzea, eta dagokion erakundeak gaia lantzea.

Mila esker.

---------

Unai Bergaretxe

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak