"Andoni Esparza Gallastegi gogoan"

Erabiltzailearen aurpegia

Joan zaigu gizon handi bat.

Bai, Andoni Esparza Gallastegi hil zaigu. 50-60ko hamarkadan Elorrion Funcor kooperatiba sortzen, ikastolaren proiektua laguntzen, haur unibertsitatearen proiektuan Joge Oteizarekin lanean, Ama-Lur filmaren bultzatzaile, eta beste hamaika lanetan aritu zen gizon handia. Gaztetan hasi zen lan erraldoi hauetan ekintzaile. Gerora, une latzak pasatu zituen, baina, hala ere, lanean sutsu jarraitu zuen bere ideiak zabaldu eta elkarbanatu nahian. Pentsalaria, aberriaren eta euskararen maitale. 

Benetan ederra izan da zu  ezagutu izana, zurekin eman izan ditugun momentuak oso aberatsak izan dira. Bazoaz, baina gero arte. 

Jaio zinen herrian bertan, Elorrion, agurra emango dizugu larunbat honetan bertan, 19:00etan. Bihotzean eramango zaitugu, Andoni.

--------------------

Unai Bergaretxe Leibar

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.