Lan zaila da tokiko informazioa lantzea, ezinbestean gertutasunetik egin beharrekoa, horrek dakarren presio eta erantzukizun erraldoiarekin. Meritu handia du toki komunikabideek alor horretan egiten duten lanak, urteetan egin duten ibilbideak eta lortu duten onarpenak, datuek argi asko erakusten dutena.
Toki komunikabideak euskal komunitateak sortu ditu, euskal komunitatea bera elikatzeko. Tokiko informazioa euskaratik eta euskaraz lantzea dute xede bakarra. Haien kontra egiten duenak xede horren kontra egiten du, ez besterik.
----------
Urko Aristi
(Tokikom-eko presidentea)
Euskal Herria