Oraingoan, Errematea idatzi beharra daukat. 1.000 hizki, tarteak kontatuta, eta nahi dudan gaia... Erraza, errazegia.
Posta elektronikoari erantzuteko eskatzen dit beti, jaso dudala ziurtatzeko. Erantzuterakoan, Strava izeneko aplikazioan aspaldi ikusi ez dudala idatzi diot. Kirola aztertu eta neurtzen duen sare sozialetako aplikazio bat da Strava; zure datu guztiak igotzen dituzu bertara, eta, besteendako ikusgai uztetik aparte, aplikazioari berari makinatxo bat informazio ematen diozu.
Hemen haren erantzuna: "Strava egunero ebalten dot, you know. Baiñe 2023ko agostue ezkero, ezkutuen nabil. Zergatik? Auskalo... Besterik barik".
Haserre eta triste dagoena iraganean bizi da; antsietatek eta urduritasunak jota dagoena, aldiz, etorkizunean.
Egon zaitez bakean eta orainaldiaz disfrutatu, iragana ahaztu gabe eta etorkizuna deskuidatu gabe; zoriontsuagoa izango zara. Sergiok hori bikainki egiten du.
Non dago Sergio? Auskalo!
Nire ustez, orainarekin disfrutatzen!