8 izan ziren Ajo-ren hitzaldiak, 9 La Gitana-ko mantzanillak, 10 bidaiaren nota, 11 Eotx-en barreak, 12 Pantxo-ren tio-tio-ak, Bolu-ren 13 boloak, 14 Berasa-ren tiro-pitxoiko dianak, Txori-ren tonbolako 15 boletoak, 16 Zigorren korrikaldiak, 17 lehen eguneko etxeranzko gaueko aldapa gora, 18 Aitzolek musera jotakoak, 19 Haimarrek prestatutako jakiak, 20 Sagas-en Huelvako otarrainxkak, 21 Txipionako kilometroak, 22 lagun eta eramandako txapelak, 23 izaniko graduak, 24 Oro-ren eta Poti-ren haka dantza, 25 Nuñoren tapoiak, 26, 27, 28, 29, 30, 31, 32 Xerezko kasetak, 33 Asierren dei galduak, 34 Pon-en azken rebujitoa, 35 Leibaren etorrera, 36 Ugo-ren irribarre agortezina, 37, 38, 39 euro balio zuen Zanboren bozgorailuak, 40 espuela, 41 kilometro Jatx-enak eta nireak, 42 adarjotze baino gehiago, 43 turuta soinu, 44 Saizarrek eginiko deiak... eta garrantzitsuena, elkarrekin betetako 45 urteak. Bueno, batzuek.
Ziur nago idatzi honek ez dizula ezer esan edo eragingo, baina nire kuadrillako 22 laguni bai.