'Elurra teilatuan, pala eskuen'

Ea benetakoa dena edo betidanik aditu duzuena asmatzeko gai zareten.

Kalean uso, etxean ziriña. Ezkur urte, txerria potolo. Goizeko laino gorri, eguzkitako betaurrekoak jarri. A zer parea, Ronaldo eta Messi. Egintzak lo eta galduko duk lana. Burua nekatzen ez duenak, hanketan lesioa. Zozoak beleari, barre. Txakurraren gau erdiko zaunkak. Itsuen herrian, laguntza behar. Ogi gogorrari bota ezaiok zopa. Gustuko lekuan, garagardoa merke. Urrutiko intxaurrak hamalau, bertara joan eta poltsikoan hogeita lau. Usteak erdia janda. Eta onena: Dagoenean bonbon eta ez dagoenean aitari edo amari eskatu.

Atsotitz, zahar-hitz, zuhur-hitz, esaera zahar, erran zahar edo errefraua herri erabilerako esaldi zuzen, zehatz eta xehea da, ahoz aho transmititua eta tradizio luzekoa eta, gehienetan, irakaspen morala duena. Horixe Googlek dioena. Garaiak aldatzen diren heinean errefrauak ere aldatu beharko ditugu, ba. Gezurrak hanka motza du, baina zein azkar doan sare sozialetan. Ji, ji, ji...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak